Infantilak erreala ikustera

Gure neska infantilak Errealako emakumeak At .Madriden aurkako partidua ikustera joan ziren. Beraien animoak ezinbestekoak izan ziren erremontada gauzatzeko.

Futbola neskak

EUSKAL LIGA: ZARAUTZ 1 – TOLOSA 0

Partidu lehiatua Astin jokatutakoa, lehen zatia Zarautztarrena eta bigarrena gurea.Hainbat okasio izan genituen berdintzeko baina ez genuen lortu.Partiduko azken jokaldian argiena baina sorterik ez.Beste batean izan beharko du.

JUBENILAK: TOLOSA 3 – LAZKAO 2

Tolosako Emakumezkoen Jubenil taldeak 3-2 irabazi zuen Lazkaoren kontrako partidua. Lazkaok gauzak ondo egin arren azken minutuan etxeko taldearen golari esker hiru puntuak etxean geratu ziren, beste aste bat lidertzan jarraituz. Goleatzaileak, Alazne Garmendia eta Izaro Goenaga (2).

 KADETEAK: LAZKAO 0 – TOLOSA 6

GOLAK: AINHOA BENGOETXEA 2, ZURIÑE IGLESIAS 3 ETA NEREA EIZAGIRRE

Partidu ederra gure neskak jokatutakoa, lehen gola 3. minutuan sartzeak gauzak erreztu ditu.Baloia ederki mugitu dute alde batetik bestera jokaldi ikusgarriak egiñez eta horren ondorioz golak ere.

 2. gola izugarria izan zen, baloia ezkerreko aldetik paseka eskubira eraman zuten eta Saioak desdoblea egin zuen aurkariak berarekin emanaz, eta Zuriñe bakarrik utziz,  lazkaotar bat mareatu eta area ertzatik ezkerrarekin jaurtiketa bikaina egiñez baloia eskuadratik sartu zen.

INFANTILAK:

TOLOSA A : ATSEDEN

TOLOSA B   INTXURRE 0 – TOLOSA B 13

Nahiz eta eurie asko eginda egon uste genuen baino putzu gutxiago zeuden.Hala ere beti atzeti jolastu beharrean batzuetan luze ere jolastu dugu baloia atera behar genuenean.Neskak hasieratik oso gogotsu eta partiduansartuta hasi dira.lehenengo zatin 4-0 bukatu degu ustez,bigarrenen 8-0 eta bukaeran 13 izan dira,Irati hernandorenak 5,yonek 2,Izarnek 2,lur -ek 2,Laidak 1 eta Leirek beste bat.Ez nago ziur osotara horrela izan diren baino gutxi gora bera .Intxurrek apenas iritsi da gure areara eta partidu oson korner pare bat bota dituzte.Partidu serioa eta bikaina jolastu dutena eta geio kontuan harturik geneukan eguraldia.aioo

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!