KADETEAK LIDERTZA ESKURATU DUTE

Hernaniri irabazi ondoren eta Añorgak bere zelaian Mariñorekin berdindu ondoren, lehe npostuan bakarrik gelditu gara.

 

Futbola neskak

EUSKAL LIGA:GASTEIZKO NESKAK 4 – TOLOSA 1

Lehen zatian partidua parekatua izan zen, sortea falta izan genuen atsedenaldira berdinduta iristeko.Bigarren zatian beraiek gainditu egin ziguten, sailkapenean daramaten postuaren zergatia demostratuz.

JUBENILAK:TOLOSA 6 - BERGARA 0

KADETEAK: TOLOSA 3 – HERNANI 2.

GOLAK: Ainhoa Bengoetxea, Nerea Eizagirre eta Ainhoa Garikano

Partidu gogorra, lehiatua eta ederra.Hernani taulan 3. Postuan zegoen gure atzetik eta guri irabaztea zuen helburu sailkapenean aurrera pauso eder bat emateko.

Gure jokua egiñez 2 gol ederren bidez aurretik jarri giñen baina lehen zatia bukatzear zegoelarik berdindu egin ziguten.2 aldiz iritsi eta bi gol.

2. zatia goitik behera menperatu genuen eta 10 minutu falta zirelarik garaipenaren gola sartu zuen Ainhoak.

Gure neskak maila bikaina eman zuten , sufrituta baina garaipen garrantzitsua lortu genuen.

INFANTILAK:

ORDIZIA 1 – TOLOSA A 8

LAZKAO 4 – TOLOSA B 2

Lazkaok merezimendu osoz irabazitako partidua izan da.Lehenengo zatin partidu parekatua izan da eta lazkaok bandatik egindako erdiketa batean egin du 1-0 gola.Beste erdiketa baten arbitroak penaltia pitatu du ustez gure jokalari bati eskuan jo diolakoan 2-0.Bigarren zatin 2-1 Irati hernandorenak egin du baloi luze bat aprobetxatuz.Irugarren zatin Ane Eizagirrek 2-2 egin du areaz kanpoko jaurtiketa baten baina segidan 3-2 eta 4-2 egin digute baloia toki arrikutsutan galdu ditugunean.Ez dugu ongi jokatu eta ez ditugu 3 pase jarraian eman partidu osoan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!