Euskal Ligakoak hasiera txarra urteari

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa CF Emakumezkoen futbola 2014ko urtarrilaren 8a

Infantilak erandioko torneoan 4. sailkatu dira

Emakumeen futbola

Infantilak: Eguberrietan (abenduak 28) Erandion Torneo bat jokatu zuten. Lehen fasean 2. sailkatu ziren, partidu bat galduz, berdinduz beste baten eta beste bat irabaziz. Arratsaldez finalerdiak jokatu zituzten; Betiko A taldeak kanporatu zituen eta gero 3. eta 4. postuko partida galdu zuten.

Torneo ederra jokatu dute gure neskak, aurkari gogorren kontra 4. postua eskuratuz eta egun ederra pasatuz.

 

Kadeteak: Ohitura denez guraso eta alaben arteko partida jokatu genuen eta bina berdindu genuen, penaltitan alabek irabazi zutelarik.

Urtea Hernanin kontra jokatuz hasiko dugu.

 

Jubenilak: Euskal Liga; Betiko Neskak 4- Tolosa 0

Hasiera txarra eman diote gure Euskal Ligako neskek urteari, urtarrilaren 5ean (Errege bezpera) Bizkaian arratsaldeko 18:30ean Arratiaren kontra 4-0 galdu ondoren.

2 gol jaso genituen zati bakoitzean; guk ere izan genituen aukerak baina sortea ez zegoen gure alde.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!