ASTEBURUKO PARTIDUAK ABENDUA K15

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa CF Emakumezkoen futbola 2013ko abenduaren 18a

Emakumeen futbola

ALEBINAK: LAZKAO 1- TOLOSA 14

Gure neskak oso ondo jolastu dute.

INFANTILAK: TOLOSA A 6 – TOLOSA B 2

Lehen zatia orekatua izan zen B taldeak defensa ona erakutsiz.2. zatian urrutitik egindako 2 jaurtiketatik iritsi ziren A taldean golak eta hirugarren zatian besteak.

 

KADETEAK: AMAIKAK BAT 0 – TOLOSA 4.

Golak:Nerea Eizagirre 2 ,Ainhoa Garikano eta Ainhoa Bengoetxea

Lehen zatian ez dugu ondo jolastu baina gola Nerea Eizagirrek sartu du Ainhoa Bengoetxearekin pareta eder bat egin ondoren.

2. zatian hobeto jolastu dugu, golak iritsi dira, aukera asko edukiz ,beraien atezainak geldiketa ederrak egiñez.Eguberritan atseden izango dugu, lidertza Añorgarekin banatuz.

Gure taldean dabilen Nerea Eizagirre Eusko Selekzioarekin (sub 16) Kataluinara joango da Abenduaren19tik 21era Espainiko txapelketako lehen fasea jokatzera, aurkariak kataluinarrak eta extremadurakoak izango dituzte.Zorionak Nerea eta ondo ibili

JUBENILAK: ATSEDEN

EUSKAL LIGA: TOLOSA 2 – A.D. BERRIO-OTXOA 0

Golak Mirarik sartu zituen bat hasi bezain laster eta bestea 2. zatian.

Partidua ez zen ikusgarria izan baina 3 puntuak etxean gelditu ziren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!