aupa neskak

Emakumeen futbola INFANTILAK TOLOSA A 16 – BEASAIN 0 Errez irabazi zuten TOLOSA B 1 – EUSKALDUNA 0 Orokorrean nahiko partidu orekatua izan da.1go zatin Tolosa gehiago iritsi da euskaldunan porterira korner dexente ateraz.Horietako baten atzetik egindako sarrera batetik iritsi da penaltia Ane Eizagirrek bota duna atetzaina engainatuz eta partiduko gol bakarra sartuz.2zatin euskalduna gehiago iritsi da baina aukera garbirik egin gabe eta 3zatin apenas ez bat eta ez beste ez dute jokorik egin. KADETEAK: TOLOSA 9 – BEASAIN 1 GOLAK: AINHOA BENGOETXEA 2, NEREA EIZAGIRRE 3, AINHOA GARIKANO 3 ETA IRATI ALDALUR Partidua errez irabazi genuen, azpimarratzekoa gol guztien edertasuna, neska hauek duten kalitatea izugarria da, era ezberdiñeko golak sartuz, baselinaz, takoiez,, portera mareatuz … Hurrengo asteartean abenduak 10ean , iaz Euskadiko txapeldunak izateagatik Leidorren egongo dira, Tolosako udalak antolaltzen duen galan, JUBENILAK: TOLOSA 6 – ALOÑAMENDI 1 Usabalen izan zuten partida Aloña Mendiren aurka. Joko ona eta aukera asko izan zituzten tolosarrek eta azkenean 6-1 irabazi zuten, lehen postuan mantenduz. Goleatzaileak: Alazne Garmendia (3), Alaitz Zabala, Eider Calahorra eta Izaro Garmendia. EUSKAL LIGA: HERNANI 1- TOLOSA 1.GOLA: AIORA Lehen zatia parekatua izan zen eta bi golak gertatu ziren, lehena Hernanik eta handik gutxira Tolosak. 2. zatian partiduaren kontrola izan genuen, gol batenbat sartzeko aukerak egiñez, halaere beraiek ere kontraerasoan min egin ziguten.

OSO ONDO GURE NESKAK

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!