AUPA NESKAK!

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa CF Emakumezkoen futbola 2013ko abenduaren 3a

 

Emakumeen futbola

INFANTILAK

TOLOSA A 16 – BEASAIN 0

Errez irabazi zuten

TOLOSA B 1 – EUSKALDUNA 0

Orokorrean nahiko partidu orekatua izan da.1go zatin Tolosa gehiago iritsi da euskaldunan porterira korner dexente ateraz.Horietako baten atzetik egindako sarrera batetik iritsi da penaltia Ane Eizagirrek bota duna atetzaina engainatuz eta partiduko gol bakarra sartuz.2zatin euskalduna gehiago iritsi da baina aukera garbirik egin gabe eta 3zatin apenas ez bat eta ez beste ez dute jokorik egin.

KADETEAK: TOLOSA 9 – BEASAIN 1

GOLAK: AINHOA BENGOETXEA 2, NEREA EIZAGIRRE 3, AINHOA GARIKANO 3 ETA IRATI ALDALUR

Partidua errez irabazi genuen, azpimarratzekoa gol guztien edertasuna, neska hauek duten kalitatea izugarria da, era ezberdiñeko golak sartuz, baselinaz, takoiez,, portera mareatuz …

Hurrengo asteartean abenduak 10ean , iaz Euskadiko txapeldunak izateagatik Leidorren egongo dira, Tolosako udalak antolaltzen duen galan,

 

 

JUBENILAK: TOLOSA 6 – ALOÑAMENDI 1

Usabalen izan zuten partida Aloña Mendiren aurka. Joko ona eta aukera asko izan zituzten tolosarrek eta azkenean 6-1 irabazi zuten, lehen postuan mantenduz. Goleatzaileak: Alazne Garmendia (3), Alaitz Zabala, Eider Calahorra eta Izaro Garmendia. 

EUSKAL LIGA:  HERNANI 1- TOLOSA 1.GOLA: AIORA

Lehen zatia parekatua izan zen eta bi golak gertatu ziren, lehena Hernanik eta handik gutxira Tolosak.

2. zatian partiduaren kontrola izan genuen, gol batenbat sartzeko aukerak egiñez, halaere beraiek ere kontraerasoan min egin ziguten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!