EDERKI GURE NESKAK

EMAITZA ONAK KATEGORI GUZTIETAN

Emakumeen futbola

INFANTILAK:TOLOSA B  5- INTXURRE 2

Ez da partidua ona izan uste dut gure aldetik.Lehenengo zatin 0-2 galtzen baloia erdi alden ongi ez borrokatu eta zentralak oso separatuk zeunden eta hortik egin digute min.Bigarren zatin hobeto atera gara eta buelta eman diogu markagaluai 4-2 gol guztiak Irati Hernandorenak sartu dituela.Eta azkeneko zatin korner ensaiatu baten Leire Garmendia kapitainak sartu du azkeneko gola.Kosta zaigu dexente partidu osoan gora iristea eta aukerak egitea berak oso garbi 3 atzean uzten zuten erabat eta hori ere oztopoa izan da guretzat.

TOLOSA A ATSEDEN

KADETEAK:TOLOSA 8 – OIARTZUN 0.

GOLAK: AINHOA BELDARRAIN 3, AINHOA BENGOETXEA 3 ETA NEREA EIZAGIRRE 2.

Hasi bezain laster gola sartu genuen eta lehen zatirako 7-0 gindoazen.Erraz menperatu genituen Oiartzuarrak.

JUBENILAK:ZARAUZ 0 - TOLOSA 2

Emakumezkoen Jubenillak Zarautzen kontra izan zuten partida. Ez zuten arazo asko izan neska tolosarrek, partida momentu guztian kontrolatuta izan bait zuten. Gogortasun handiz jokatu zuten zarauztarrak baina Alazne Garmendiak eta Alaitz Zabalak 0-2 ko markagailua jarri zuten bigarren zatian.

EUSKAL LIGA:  AURRERA DE VITORIA 1- TOLOSA 1

Tolosako neskak indartsu hasi ziren Ane Larrañagak gol eder bat sartuz, bazirudien dena ondo joango zela baina Aurrera taldearen joku zikiñak partidua nahastu egin zuen.Bigarren zatia hasi bezain laster berdinketaren gola sartu zuten eta Tolosarrek juxtu juxtu mantendu zuten markagailua bukaera arte, epaileak ez zuen ezer egin aurkarien joku gogorra eta maltzurra gelditzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!