KADETEAK GALDU

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa CF Emakumezkoen futbola 2013ko azaroaren 13a

Emakumeen futbola INFANTILAK: LAZKAO 1 – TOLOSA A 7 Erraz gainditu genituen Lazkaotarrak, une batzuetan futbol ikusgarria egiñez. Oraingoan gure neskak ondo egin zuten bere lana. TOLOSA B ATSEDEN KADETEAK: AÑORGA 3 – TOLOSA 1.GOLA: ZURIÑE Lehen zatian erabat dominatu genuen gol bat sartuz eta bigarrenean 10 minututan beraiek 3 gol sartu zizkiguten, ondoren poste bat eta okasioak egin genituen baina ezin. Neskak gogo eta jarrera aipagarria jarri zuten partidu osoan, arro sentitzen gara. Noizbait galdu behar zuen talde honek partidu bat eta iritsi da. JUBENILAK: TOLOSA 2 – AMAIKAK BAT 1 Emakumezkoen Jubenilak Amaikak Bat-en aurka izan zuten partida igande goizean. Tolosarrak, nahiz eta partida txukuna ez jokatu kategoriko lehena garaitzea lortu zuen. Partida trabatua izan zen, joko zuzen askorekin baina etxeko taldea ondo egokitu zen egoera horretara partida osoan zehar. Goleatzailea, Alazne Garmendia (2). EUSKAL LIGA: TOLOSA 2 – ERANDIOKO NESKAK 3.

Kadeteak urte eta ... pasa ondoren porrota, inbatibilitatea galduz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!