Futbola neskak: INFANTILAK:TOLOSA A 6- EUSKALDUNA 1

Futbola neskak INFANTILAK: TOLOSA A 6- EUSKALDUNA 1 Partidu osoa dominatu genuen baina lehen gola beraiek sartu zuten eta berdindu 2. Zatiaren bukaeran egin genuen.3.zatian golak etorri ziren bata bestearen ondoren bukaerako emaitza lortu arte. ORDIZIA 1 - TOLOSA B 6 . Garbi beraiek 2 lerro 3koak eta bat goian jolasten dute, beraz baloia atertzen lasai uzten dute.Lehenengo zatin beraiek aurreratu dire markagailun urrutiko tiro batekin porterari eskuetatik alde egin diolarik.Dena den buelta eman diogu markagailuari eta lehenengo zati bukatzen 2-1 irabazten jarri gara .Gol bat bere aten eta bestea Lorek sartu du.Bigarren denboran 4-1 bukatu deu Irati Hernandorenak eta berriro Lorek sartutako golekin,beraiek eduki dute aukera garbi bat portera aurren baina gora bota dute.Hirugarren denboran beste bi golak Irenek eta Iratik sartutakok.Garaipena polita ta neskak pozik KADETEAK: TOLOSA 3 – URNIETA 1. GOLAK: Nerea Eizagirre 2 eta Alaitz Kinkilla 1 Partidu osoa dominatu genuen baina lehen zatian ez genuen aukera handirik sortu, beraiek oso ondo defenditu zuten eta guk ez genuen asmatzen bere defensa gainditzen. 2. zatiaren hasieran 2 gol sartu genituen, biak Nereak, lehena ezkerrarekin jaurtiketa batetik, areaz kanpo, zoragarria. Beranduxago Alaitzek 3. jokaldi zoragarri batean. Beraiek partida amaitzear zegoela falta jaurtiketa batean , barrera gainetik, oso polita ere. JUBENILAK: TOLOSA 4- ZESTOA 6 Tolosako jubenil neskek Zestoaren aurka izan zuten partida. Partida ondo hasi zen tolosarrentzat, atsedenera 3-2ko markagailuarekin iritsi bait ziren. Ondoren, bigarren zatian partida ireki egin zen eta Zestoak etxera eraman zituen 3 puntuak. Goleatzaileak, Izaro Goenaga (2), Alazne Garmendia eta Eider Calahorra. SENIORRAK: TOLOSA 2 - EIBAR 3 Lehen zatia bana bukatu genuen.bi golak defensaren akatsak izanez. Bigarren zatian gol aukera garbiak ez genituen sartu eta beraiek bigarrena sartuz, bukaeran gol bat bakoitzak eta ezin partidua irabazi.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!