EAEko erakunde publikoek euskarazko hedabideak finantzatzeko hitzarmena berritu dute

Erabiltzailearen aurpegia Tokikom 2022ko martxoaren 11

Eusko Jaurlaritzak eta EAEko hiru Foru Aldundiek euskarazko hedabideak diruz laguntzeko hitzarmen markoa berretsi dute gaur, Bilbon, Euskadiko Artxibo Historikoan egindako ekitaldi ofizial batean. TOKIKOMeko zuzendari Alaitz Artolazabalen esanetan, “zifretatik haratago, azpimarratzekoa da erakundeak eta hedabideak elkarrekin lan mahai bateratua osatu eta langaiak bertan adosteko egindako ibilbide emankorra”.

Eusko Jaurlaritza eta EAEko hiru Foru Aldundien ordezkariak Bilbon batu dira gaur, Euskadiko Artxibo Historikoan, euskarazko hedabideak diruz laguntzeko hitzarmen markoa berritzeko. Ekitaldian, erakunde publikoak ez ezik, hedabideen ordezkariak ere izan dira, tartean Ataria bazkide den TOKIKOM.

2019an egin zen bezala, beste hiru urterako marko bat onartu da, 2022-2024 bitartean indarrean egongo dena. Guztira, urtero 11,5 milioi euro bideratuko dira hedabideon jarduna finantzatzera. Erakundeek azaldute dutenez, hitzarmenak bi helburu nagusi ditu: euskarazko hedabideon garrantzia aitortzea, eta sektorea egonkortu eta sendotzeko eredu berri bat bilatzea.

Hiru urte hauetan sakontzeko hainbat gai dituzte erakundeek zein hedabideek sortutako mahaian. Tartean, hedabidegintzak bizi duen krisiari aurre egiteko berrikuntza beharrak eta digitalizazioa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!