Aulkitik

Burua altxatu eta akatsetatik ikastea

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Zubillaga 2020ko otsailaren 13a

Ostirala, iluntzeko 21:15, Uzturpen. Gure aurretik entrenatzailearen partida, gu bitartean aldatzera. Hotza eta urduritasuna nabari da aldageletan, baja garrantzitsuak taldean eta partida zaila aurretik.

Aldatu eta berotzera, entrenatzaileak falta; ez al genituen bi? Bat lanean eta bestea partiduan. Entrenamenduetan ikasitakoa aplikatu behar, berotze protokoloa martxan da: gorputza berotu, tiro batzuk atera... eta guztiak bere posizioetara.

Lehenengo 20 minutuak eroso, partidak ez du hain itxura txarra! Eta jabetzerako lehenengo gola eta jarraian bigarrena. Taldekideak burumakur eta Laskoraingo aurkariak geroz eta indartsuago. Aurkariaren atera iritsi arren, nabari dira azken aldian huts egindako entrenamenduak.

Partidaren emaitzak etsita utzi beharrean, burua altxa eta akats hauetatik ikastea dagokigu orain. Inauteriak ahaztu eta Idiazabalen aurkako partida prestatu beharko?

Aupa Orixe!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!