Aulkitik

Galdu, baina disfrutatuta

Erabiltzailearen aurpegia Olaia Zubeldia 2020ko otsailaren 7a

Astero legez, pasa den ostiralean ere gogoz elkartu ginen Eskoriatzaren aurkako partida jokatzeko asmotan.

21:15ean elkartzekoak ginen Uzturpe frontoian, multa batzuk tarteko, denok nahiko txukun iritsi ginen ordurako.

Eskoriatzaren aurkako partidetan hain ohikoa den tentsioa nabari zen. Partida bizi-bizi hasi genuen, baina nahi baino azkarrago iritsi zen gure aurkako lehen gola.

Tentsioa ez zen gutxitu bigarren zatian, taldekide bat ere galdu genuen tartean, lesionatuta. Hala ere, ondo eutsi genien aurkarien erasoei eta partida gure jokora ekartzen asmatu genuen. Bat-batean, gooooool!!!! Iritsi zen gure aldeko gola ere!

Azkenean, 1-3 galduta eta lesio batzuk tarteko izanda ere, lanak ongi egin genituen eta topera disfrutatu genuen partida. Txalotzekoa gure atezainaren lana ere, aupa zu Ane!

Gora Orixe!!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!