Aulkitik

Garesti ordaintzen den oparia

Erabiltzailearen aurpegia Cristina Marcos 2020ko urtarrilaren 29a

Bigarren itzuliko lehen partida. Pasa den asteko sentsazio gazi-gozoa kentzeko asmoz azaldu gara 19:30ean geltokira. 7 jokalari eta lau kotxe; hau da hau marka!

Tira, partidari buruz zer esan... A zer partida neskak! Bikain aritu gara defentsan, jo eta su lanean, baloi bat pasatzen ez zelarik. Aukeraren bat edo beste sortu dugu, baita beraiek ere, baina hiru zutoinen azpian prest zegoen atezain lanetan aritu den gure salbatzailea, iritsi diren baloi gutxi horiek ateratzeko.

Neurketa amaitzeko 40 segundoren faltan, gerora ondorio txarra ekarriko duen akats handi bat egin dugu. Beno, zergatik ez? Esan egingo dut: aurkako taldeko jokalariari penaltia egin diot, eta epaileak ez du zalantzarik izan hori adierazteko. Eta noski, lasartearrek ez dute barkatu. Hiru puntuek nola alde egin duten ikusi ondoren, amorrua non sartu ez nekiela itzuli naiz etxera. Ea datorren astean gaurkoa konpentsatzeko aukera dudan!

Gure lemari eutsiz, +4 eta in crescendo!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!