Urduritasuna izan zen nagusi

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Ugartemendia 2020ko urtarrilaren 22a

Aurtengo liga kanpotik jarraitzen ari naizen honetan, azkenean partida bat ikustera animatu nintzen larunbatean. Bazen garaia!

Iritsi ginen Ordiziara eta aldatu eta beroketak hasterako oraindik hiru jokalari falta ziren. Urduritasuna nabari zen partida gogorra baitzetorren aurretik. Azkenean etorri ziren, isuna apuntatu eta partidari hasiera eman zion epaileak.

Azkar iritsi zen ordiziarren lehenengo gola. Nahiz eta Orixekoek defentsa lan oso ona egin nahiko segidan iritsi ziren besteak ere, lehenengo zatia amaitu zen arte. Ordiziakoek markagailuari erreparatu izan ez baliote bezala presionatzen jarraitu zuten arren, bigarren zatia hobeto joan zen eta amaierara arte gogor egin zuten gure neskek.

Ordiziarrak ligako lehenengo izanda argi genuen beraien jokoari eustea gogorra izango zela. Azpimarratu nahiko nuke honelako kasuetan indarrez borrokatzen jarraitzeak duen balioa. Txalotzekoa zuen jokoa eta baita zuek ere. Aupa Orixe!

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!