Aulkitik

Bigarren zati borobila

Erabiltzailearen aurpegia Ane Eceiza 2020ko urtarrilaren 17a

Ostiral arratsaldea heltzearekin batera urduritasuna ere iritsi zen. Bizilagunen aurkako partida eguna. 19:45ean geratu ginen Uzturpen, bertan jokalari guztiak elkartu ginenean jokatzeko irrika eta gogoa nabari ziren gure artean.

Aldageletara sartu, jokatzeko aldatu eta entrenatzaileekin batera, astean zehar entrenaturiko jokaldiak gogorarazi genituen beroketa lanetan hasi aurretik.

Lehen zatian joko aldetik berdintsu ibili ginen arren, azken minutuan Mirenek faltaz sartu zuen golari esker, markagailuan aurretik joan ginen atsedenaldira. Aurkaria hasieratik gogotsu hasi zen eta lan zaila jarri zigun markagailuan aurreratzeko ahaleginetan. Gol honek indar asko eman zion taldeari eta bigarren zatia indartsu hasi genuen. Bigarren zatia lehenengoa baina lasaiago hasi genuen, taldea erosoago sentitzen zen eta markagailuak gora egin zuen gure alde.

Azkenean, iritsi zen denbora luzez itxarondako garaipena, eta baita entrenatzaileek prestatuko diguten afaria ere, aupa Garri! Hurrengo astean, atsedenetik datorren Ordizia K.E.ren aurka jokatzen dugu, nahiz eta lehen sailkatua izan gogoz eta indartsu joango gara Majorira. Aupa neskak eta aupa Orixe!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!