Une onenekin geratzen gara

Erabiltzailearen aurpegia Arri Sanchez eta Gari Egimendia 2019ko maiatzaren 30a

Joan zaigu denboraldia, ziztu bizian pasa ere. Iñaki Lopetegi entrenatzaile ohiak egindako lan bikainari jarraipena ematea zen gure helburua eta izugarrizko gogo eta ilusioarekin ekin genion Orixeko nesken areto futbol taldeko etapa berri honi.

Hasteko, esan beharra dago txalotzekoa izan dela jokalariek guganako izan duten jarrera, lehenengo egunetik jaso baitugu beraien babesa eta oso erraza egin zaigu bertan integratzea.

Denboraldia ez zen hasi guk nahi genuen moduan baina garaipena iritsiko zenaren esperantza tinko genuen. Partiduak aurrera joan heinean taldearen hobekuntza nabaria zen baina emaitzak ez zuten laguntzen, zorte txarra tarteko.

Denboraldia bukatuta, emaitzen aldetik ez dago balorazio onik egiterik, baina pasa ditugun momentu onekin geratzen gara, bai entrenamendu, partidu eta, zer esanik ez, taldeko afarietan.

Deskantsatzeko unea iritsi da eta amaiera on bat emateko klubeko birarekin ospatuko dugu. Aupa Orixe!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!