[Aulkitik] Iritsiko da garaipena

Erabiltzailearen aurpegia Eider Arruabarrena 2019ko apirilaren 18a

Liga bukatu eta berria hastea tokatzen zen. Aurreko partidan izandako sentsazio gaziak hobetu behar genituen, eta horretarako, Anoeta FT-ren aurka gure futbol hoberena ematen saiatu behar genuen.

Orduak ez zuela asko lagundu esan behar da. 22:30ean izanik, batzuk afaldu gabe eta beste batzuk afaldu berri agertu baikinen. Baina, partidako hirurogei minutuak agortu zirenean, inoiz baino harroago sentitu ginen denok.

Hasieratik lortu nahi genituen sentsazio on horiek lortu ziren. Izan ere, partida uneoro oso berdindua egon zela azpimarratu behar da. Aukerak hemen, aukerak han… baina baloia ezin sartu. Gure ustez, zortea kontran dugula bada ere, azkenean golak iritsiko direlakoan gaude.

Emaitza aldekoa izan ez bazen ere, entrenatzaileak ondo adierazi bezala, partida oso ona egin genuen. Denboraldian izandako partida hoberena izan zen ziurrenik. Gainera, bertara gerturatu zen afizioak asko lagundu zuen, giroa alaitu baitzuen.

Garaipena luzatzen ari bada ere, Orixeko jokalariak fedea izaten jarraitzen dugu. Agian, gelditzen diren azken partida horietan aurkituko ditugu merezi ditugun puntu horiek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!