[AULKITIK] Ea bigarren itzulian gola gure alde dugun

Erabiltzailearen aurpegia Cristina Marcos 2019ko urtarrilaren 24a

Larunbata, 14:45ak. Geltokira jendea berandu; «toma, multa gehiago! Aurtengo bira zuen kontu!».

Zortzi jokalariak bildu ginenean han abiatu ginen bi kotxetan Eskoriatza aldera. Lasai gindoazen Gozategi entzunez, baina, Deskarga mendatean, errepide berria ireki berri den horretan: «E, e, ondo al goaz? Ama, ama... E, hortik dala! Nik bide honen arrastorik ez! Ostras! Gari, zure kulpa! Arri egin kasu GPSari…». Eta horrela iritsi ginen helmugara.

15:15ean, Eskoriatzan. Aldatzen hasi orduko: «E, gosea… E, oraintxe siesta… E, mareatuta nago… Ama, galtzerdi zuriak etxean!». Norbaitek ba ote zuen partida jokatzeko gogorik? «Hara! Musika kantxan! Goazen korrika!». 16:30ak eta partida erritmo bizian hasi zen. Iritsiko ote gara partida amaierara? Jesusen ama… Gabonetako parranda guztiak kanporatzeko adina korri egin genuen, aukerak sortu ere bai. Partida ez zen nahi bezala joan, baina, bai espero bezala: bero-bero, hanka batetik eta ukaldia bestetik.

17:30ak, partidaren amaiera, dutxa eta Deskargatik bueltan galduko ote ginen beldurrez (entrenatzaileak ez dakit, jokalariak bai behintzat!), hantxe bueltatu ginen Tolosara.

Hasi berri dugun aste honetan bigarren bueltari ekingo diogu, ea gola gure alde dugun!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!