Ibarrako II. Mus Txapelketa Herrikoia larunbatean hasiko da

Erabiltzailearen aurpegia Subegi Kultur Elkartea 2015eko apirilaren 7a

Iazko arrakasta ikusita, aurten ere Subegi Kultur Elkartetik Mus Txapelketa Herrikoia antolatzea erabaki dute, Ibarrako tabernarien laguntzarekin. Lehen kanporaketa larunbatean izango da, 16:00etan, Alai Tabernan.

 

Hainbat aldaketa egongo dira aurtengo txapelketan. Datuak:

 

- Herriko tabernetan 11 kanporaketa jokatuko dira, eta finala, uztailaren 4an, Subegin.

- Kanporaketa bakoitzetik hiru bikote pasako dira finalera, Alaien izan ezik, hor bi. Hala, finalerako 32 bikote sailkatuko dira.

- Finaleko txartela izan arren, kanporaketako sariaren lehian ibiltzeko aukera izango dute bikoteek.

- Finalean kanporaketetan bildutako dirua banatuko da.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!