Gorrotoaren sustapena eta gorroto krimenak zuzenean daude lotuta. Esaldi horrekin abiatzen du SOS Arrazakeriak gorrotoaren diskurtsoaren kontra abiatu duen kanpaina. «Hitzek eragina dute eta maiz talde gutxituen eta etorkinen kontra erabiltzen diren armak bilaka daitezke sare sozialetan», gaineratzen du. Gipuzkoako SOS Arrazakeria Europako PRISM egitasmoan parte hartzen ari da, eta Tolosaldeko Ataria, ekimenarekin bat eginez, kanpaina zabaltzen lagunduko duen hedabideetako bat da.
Europako hainbat herrialdeetako hedabideekin ari dira egiten PRISM egitasmoa, eta helburua da sare sozialetako gorrotoaren diskurtsoak atzeman, ekidin eta aurre egitea. Atariarekin batera, Italia, Frantzia, Errumania, Erresuma Batua eta Espainiako hedabideak ari dira parte hartzen.
Sare sozialetan gorrotoaren diskurtsoari aurre egiteko hashtag bat eta hainbat mezu zabaldu nahi dituzte.
#stopgorrotoarendiskurtsoari eta #stophatespeech dira hashtagak, eta Interneten intolerantzia eta arrazakeriaren kontra, gorrotoaren diskurtsoa borrokatzeko eta internet gune hobeagoa bihurtzeko hashtag hori duten mezuak RT egitea eskatzen dute. Bestalde, intolerantzia adierazpenak deusezteko kanpainaren bideoa partekatzeko eskatzen dute, eta baita SOS Arrazakeriaren sare sozialak jarraitzea ere.
SOS Arrazakeriako Anaitze Agirrek eman dizkigu kanpainaren nondik norakoak: