Urtarrilaren 7an Charlie Hebdo aldizkari satirikoko egoitzaren aurkako eraso basatia gertatzen da. Azaroaren 13an terrorismo yihadistak berriro ere jotzen du eskala are handiagoan. Joan den urte hasiera eta amaiera markatzen duten bi daten artean komunikabideek ez diote Ekialde Ertainean eta Afrikan gatazken ondorio ikaragarriak erakusteari utzi, beste batzuen artean Europara iristeko saiakeran Mediterraneo itsasoan itotako ehunka pertsonen irudiak.
Krisi ekonomikoarekin batera, bortizkeria fanatikoak xenofobia eta bereziki islamofobia handitzeko giro egokia eskaini dute. Jarrera tamalgarri horren erakusgarri izan zen politikari eta prelatu batzuen erreakzioa, Europa gehiengo islamiar herrietatik datorren pertsonen sarrera «masiboaz» babestu beharraz eta ondorioz «segurtasunari» buruzko bere kezka adieraziz.
Argi dago herri edo herri-multzo bateko «segurtasuna» ulertzeko modu bat baino gehiago dagoela. Haietako batek zuzenki eramaten du hiritarren gehiengoarekin partekatzen ez dituzten eta «ezaugarri desberdinak» dituzten pertsonak baztertzera edo menpekotasunera (bere jatorriagatik, azalaren koloreagatik, ohiturak edo sineste erlijiosoengatik). Aipaturiko interpretazioan «berdintasunerantz» bidea erremediorik gabe pasatzen da asimilazio ireki edo estaliagatik.
Bestalde, posible da komunitate soziopolitikoaren kohesioa berau osatzen duten taldeen errespetuzko elkarrizketan oinarritzea, edozein dela «bere ekipaje» kulturala, zeinek hasiera batean, balio erantsia ekartzen duen. Perspektiba honetatik pertsona etorkinen «integrazio» prozesua bidirekzionala dela ulertzen da eta «arazoak» baino, aukera sortzaile bezala.
Integrazioa guztien ahaleginaren eraginpean dago: pertsona etorkinak, administrazio publikoa, eragile sozialen eta hiritarrak oro har. Ez da eskubideak errespetatzea soilik, baizik eta betebeharrak ere onartzea, txanpon bereko bi aurpegi. Argi dago bakoitzaren erantzukizuna zuzenki aztertu behar dela eta orokortzerako eta sinplifikaziorako joerak ekidin.
Begirada maila lokaleko esku-hartzean jarrita hainbat ekimen positibo daudela ikus daitezke: migrazio (edo aniztasun) mahaia, pertsona-etorri berrientzat harrera programak, jatorriz euskalduna ez den ikasleentzat euskara errefortzu klaseak, zurrumurruen aurkako tailerrak, aniztasunaren kudeaketarako formazioak administrazio publikoko langile eta irakasleei, jatorri ezberdinetako emakumeentzako jabekuntza taldeak, Bizilagunak proiektua, immigrazio eta eskubide sozialen aholkularitza bulegoa eta bere parte hartzea. Era Berean diskriminazioaren aurkako sarean, herrien ohiko jardueretako kulturarteko dimentsioaren sarrera eta abar. Aipaturiko ekintza asko Tolosaldean migrazio eta aniztasun teknikari postua duen pertsonak bultzatu edota babestu ditu.
Egunero migrazio eta aniztasunaren alorrean lan egiten dugun pertsonek, koordinatzaile funtzio eta dinamizatzailearen falta sentitu dugu azken hilabeteetan, baita administrazioarekin lotura. Jatorri eta kultura desberdineko pertsonen elkarbizitza ez da berez ematen, etengabeko eta planifikatutako ardura eskatzen ditu maila guztietan.
Lan asko dugu 2016an eta datozen urteetan, berriki Europan gertatutakoek agerian jartzen duten bezala. Kulturarteko bizikidetasuna erronka handia da eta saihestezina. Zalantzarik gabe, Tolosaldeko garapen orekatu eta baketsurako inbertsio ona da, eta baita denbora eta energia inbertitzea ere.
Stijn CALLENS Tarana KARIMOVA, Tolosaldeko Sos Arrazakeria