Independentzia vs langabezia eta prekarietatea

Erabiltzailearen aurpegia Alberto Zabala, Dani Lopez eta Jose Manuel Morales 2016ko api. 28a, 12:01

Euskal Herrian 200 000 langabetu ditugu, horietatik 100 000  2 urte baino gehiago daramatelarik. Krisia deitzen dioten hau hasi zenetik, Euskal industrian 75.500 lanpostu galdu dira. Sortzen den enplegu eskasak gainera, lan baldintza miserableak jasatera zigortzen gaitu: Kontratu berrien erdia hilabeteko iraupena dute, lanaldi partzialaren %60 ez da borondatezkoa. Pobreziak Hego Euskal Herrian 400 000 pertsonei eragiten die. Errealitatea burugogorra da, kontrakoa saldu nahi diguten harren, datuak okerrera joateko joera dute.

Tolosan 2008 urtean 1417 pertsona zeuden langabezian, gaur egun kopuru hori 2883koa da. Horietatik 1640 emakumezkoak eta 1243 gizonezkoak. Honetaz gain, kontratu berrien %93 behin behinekoak dira. Azken datu hauek, aurreko bi astetan kaleratu digu, koloretako kartel batzuen bitartez egin dugun moskeo kanpaina baten bidez.

Egoera guzti honen erantzulea sistema kapitalista da, baina gainera euskaldunen kasuan, Espainiari eta honen joera ekonomikoei lotzen gaituen katea dugu. Momentuko politikariak, Espainiako politika ekonomikoak guregan duten eragina ezkutatu nahi duten harren, egunerokoan bizi dugun egoera dramatikoak: non nahi ikusten diren langabezia eta prekarietatea, kate horien adibiderik argienak dira. Espainiako kateari loturik jarraitzen badugu, ezinezkoa izango zaigu jendarte justuagoa bat eta ingurumenarekin begirune handiagoa izan duen modelo produktibo batetara igarotzea. Kontziente izanik kate horiek zapaldu egiten gaituztela, langile klasearen eta herri sektoreen ardura da kate horiek moztea. Madriletik inposatzen dizkiguten lan erreformei, euskal patronalaren gose ase ezinari eta politika neoliberalak aplikatzen dituzten tokiko instituzioei ezezkoa esan behar diegu. Langile klaseak eta herri sektoreak ez dugu nahi amildegian jauziko gaituen politika ekonomikorik. Horregatik Apirilaren 28an eta Maiatzaren 1ean Zumarragan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko gonbita luzatzen dugu.

Euskal Sozialismoaren alde borrokatuz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!