Lehenengo batzarrera bertaratu ziren 28 lagunek, nazio mailan 9.000 lagunen partehartzearekin eta aurkeztutako 700 ekarpen baino gehiagorekin landutako txostena baliogarritzat jo zuten ahobatez.
9:45ean eman zitzaion hasiera batzarrari, bertan erabiliko zen metodologia adierazi zitzaien bertaratuei eta tesi aurreko bi puntuak azaldu ondoren eztabaida tartea ireki zen. Ondoren 15 minutuko atsedenaldia. Tesi nagusia zein azpi-tesiak azaldu zituen ondoren, dinamizatzailetako batek eta puntu bakoitzarekin hainbat iritzi jasotzeko eta eztabaidatzeko aukera eman zen. Azkenik, txostena bere osotasunean eta orokortasunean baliogarria zela onetsi zen ahobatez..
Bigarren batzar honetan azpi-tesi bakoitza sakonago eztabaidatzeko tartea izango da eta testu ofizialari hobekuntza (esaldi edo paragrafo bati dagokionean) zein beste testu alternatiboa (atal osoarekiko emendakina) aurkezteko parada izango da. Testu alternatiboak batzarrak onartu beharko ditu bozketa bidez, eta posizio bakarra hartu beharko du. Azpi-tesien eztabaida lan-talde txikietan egingo da eta emaitzak plenarioan azalduko dira. Ondoren bozkatu egin beharko da.
Azpitesien eskemak zabalduko dira partehartzaileen artean, eta pantailan ere proiektatuko dira:
Ezker Abertzalearen proiektu politikoa
Hautabide independentista
Hautabide independentista proposamen taktikoetatik
Gatazkaren konponbidea
Antolaketa egitura
Martxoak 12an, goizeko 9:30ean Ibarrako Benito Izagirre Kultur Etxean ikusiko dugu elkar. Espero zaitugu!! Eskerrik asko!