Abian prozesua, eztabaidarako tartea

Erabiltzailearen aurpegia Sortu Ibarra 2016ko ots. 17a, 22:44

Otsailaren 27an, Ezker Abertzaleak martxan jarritako Abian prozesuaren eztabaida fasearen lehenengo batzarra egingo da Ibarrako Kultur Etxean. Goizeko 9:30ean emango zaio hasiera eta ezkerreko independentista guztiei zuzenduta dago.

Abian prozesu honen lehenengo fasean, entzute ariketetan, 9.000 pertsonek hartu dute parte eta bigarren fase honetan ere 10.000 pertsonengana iristea da helburua. Prozesu hau oso garrantzitsua da ezkertiar independentistontzat, izan ere, eztabaida honekin hemendik aurrerako jokalekua edo orubea eraikiko baitugu denon artean.

Beraz, bigarren fase honetan 3 batzar egitea aurreikusten da. Lehendabizikoak, aurkeztutako txostena berrestea du helburu; txostenaren tesi orokorraren gainean eztabaidatu eta baliagarritzat jotzen dugun erabakiko dugu.

Batzarraren nondik norakoak:

Iraupena: 9:30ean hasi eta 13:00etan amaitzea aurreikusten da.

Helburua: Txostenaren tesia edo ildo orokorra berrestea.

Arauak: Batzar honetan sortu daitezkeen iritzi guztiak jasoko dira eta eztabaidatuko dira, baina ez da emendakinik, hobekuntzarik edota testu alternatiborik aurkeztu behar, prozesuarekin aurrera jarraitzeko txostena baliogarria den edo ez bozkatu behar da, soilik.

Denok dugu zer esana prozesu honetan eta parte hartzera gonbidatzen zaituztegu! 
Otsailaren 27an, Benito Izagirre Kultur Etxean ikusiko dugu elkar.

Txostena etxera iritsi ez bazaizue helbide honetan daukazu eskura, euskaraz, gazteleraz eta frantsesez:

www.ezkerabertzalea.info

Ibarra ‪#‎Zutik‬ eta ‪#‎Abian‬

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!