Ongietorri afarirako txartelak salgai

Erabiltzailearen aurpegia Sortu Ibarra 2016ko otsailaren 11

Biharko ongietorriko afarirako txartelak badaude oraindik Ibarrako Zubiaurre eta Atari tabernetan, erabakia azken momentura arte utzi duenarentzat.

Jakina den bezala, Minde, Aranjuezen preso zegoen ibartarra, pasa den otsailaren 4an utzi zuten aske. Ia 13 hilabete espetxean pasa ostean etxeratu da berriro. Urtebetez barruan baina urte gehiago pasatzeko mehatxua du Mindek buru gainean, lan politiko soil-soila egiteagatik, 20.000 euroko fidantza eta astero epaitegitik pasatzeko agindupean atera baita.

Espainiar estatuak euskal herritar preso politikoenganako elkartasuna eta maitasuna ezabatu nahi ditu, presoak urruntzearekin eta bakartzearekin nahikoa ez eta gainera isolatu egin nahi ditu. Baina ez du lortuko, eta hori ekiditea gure esku dago. Indarrak biderkatuz Estatuaren blokeo estrategia gainditu behar dugu. Blokeo estrategia hori ez delako Estatuaren mendeku goseagatik bakarrik, Euskal Herrian zabaldutako prozesu politikoa baldintzatu eta okertzeagatik baizik. 

Bitartean, banaka banaka ateratzen diren presoei, eta bihar bereziki Minderi, gure elkartasuna, maitasuna eta berotasuna helarazi behar diogu. Ez daudelako bakarrik eta maite ditugulako. Euskal Presoak eta Iheslari guztiak etxera!.

Bihar ekitaldian espero zaituztegu eta ekitaldiaren ostean afari goxo baten bueltan, gaztetxean.

Helduen txartelak 20 euro balio du eta gazte edota langabetuenak 12 euro. Harrera ekitaldia 19:30ean hasiko da, dantzariak, bertsoak, abestiak... etab. izango direlarik.

Menua honakoa izango da: haragi-salda, arkume-odola arrautz nahasiarekin, arkumea saltsan eta bizkotxoa. Ardoa, sagardoa eta ura

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!