Vivonneko espetxera irteera

Erabiltzailearen aurpegia Sortu Ibarra 2016ko urtarrilaren 2a

Askatasunaren bidean preso eta iheslariak ETXERA! Urtarrilak 16an, denok Vivonneko espetxera!

Ibarratik Maite Aranalde Ibarrako presoa dagoen Vivonneko espetxera irteera antolatu da, urtarrilaren 16an. Goizeko 4:00etan izango da irteera, Kultur Etxe ataritik. Autobusean izena emateko zerrenda ohiko tabernetan dago eta azken eguna urtarrilak 10 izango da.

Gure preso eta iheslariak etxeratzea denon ardura da eta denon inplikazioa behar du, guztiok lortuko dugu. Euskal Preso eta Iheslariak ETXERA!! 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!