Alegiako Udalak eta Saretuzzek lankidetza hitzarmena sinatu dugu

Erabiltzailearen aurpegia Sharetu 2014ko abenduaren 15a

Alegiako herritarrek Alegiako Udalari ekarpenak egin eta hauen erantzuna jasotzeko aukera izango dute Saretuzzen bitartez.


Alegiako Udalak eta Saretuzz sare sozialak lankidetza hitzarmen bat sinatu dugu. Horrela, herritar orok, Alegiako Udalari ekarpenak zuzenean egiteko aukera izango du.

Parte hartzea errazteko helburuarekin ere, herritarron eskura Saretuzzek ahal bideturiko 627.180.571 telefono zenbakia ezarri da, udalari edozein galdera, proposamen, kexa... egiteko SMS bidez.

Saretuzz plataforman eta lehen aipaturiko zenbakian jasotzen diren ekarpenak, Udalak kudeatuko ditu eta ekarpenak egiten dituztenei SMS bidez erantzun bat emango zaie.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!