Maiatza Gorriaren azken ekitaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Sanblaspiko Gazte Asanblada 2014ko maiatzaren 28a

Maiatza Gorriari laugarren astearekin amaiera emango diote Otsabiko Gazteek. Oraingoan, bi gai izango dira mintzagai: Ipar Korea eta Globalizazioa eta indarkeria poliziala.

Ostegunean, 19:30etan "Ipar Korea eztabaidagai" saioa antolatu dute Gazteek. Bertan, Tolosaldeko ekintzaile batzuk Ipar Koreako nazioarteko arduradun bat den Alejandro Cao de Benos katalanari 2012an egindako elkarrizketa baten irudiak proiektatzeaz gain, Ipar Korean egondako euskaldun bat izango da Otsabin bere esperientzia eta ikuspegia azaltzeko asmoz. Guzti honekin, denon artean gaiaren inguruko eztabaida bat izango dugu.

Eta ostiralean, 2014ko Maiatza Gorria bukatzeko, Ernai gazte antolakundearen laguntzarekin, "Diaz, no limpiéis esta sangre" filmaren inguruko zine-foruma egongo da Otsabin, 19:30etan. Filman, 2001an Genevan egin zen G-8aren Gailurraren inguruan oinarritzen da, gai ezberdinak jorratuz: globalizazio ekonomikoa, indarkeria poliziala, Carlo Giulianiren erailketa, kapitalismoari alternatibak, etab...

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!