Maiatza Gorria hirugarren astez

Erabiltzailearen aurpegia Sanblaspiko Gazte Asanblada 2014ko maiatzaren 19a

Maiatzeko hirugarren astean, Maiatza Gorriari jarraipena emango diote Otsabiko Gazteek. Oraingoan, asteazkenean ere izango da hitzaldi bat, alegia Ukrainako gatazkaren inguruko bigarren saioa. Duela bi asterako antolatuta zegoelarik, Jon Kortazar historialari mungiarra ezin izan zen bertaratu, eta haren ordez, gatazkaren nondik-norakoak azaltzeko bideo-solasaldi bat antolatu zuten Gazteek 20 pertsonen aurrean. Oraingoan, lehengo hurbilketa hari segida emateko, Jon Kortazar etorriko da asteazkenean, 19:30tan Ukrainari buruzko zalantza zein azken berrien inguruan gehiago jakiteko.

Bestalde, ostegun eta ostiralean drogen afera izango da eztabaidagai. Ostegunean, Aitor Aspuru laudiotarra izango da Otsabin berak sarritan ikertutako gaia jorratzeko: "Drogak, kapitalismoa eta mugimendu politiko erradikalak". Eta ostiralean, 80. hamarkadako egoera sozio-politikoa, drogak, polizia edota narkotrafikoaren inguruko zine-foruma izango dugu, "El pico" filmarekin. Ekimen guztiak 19:30etan izango dira, Otsabi Auzo Elkartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!