Eraso arrazista Khelifa Tadjineri

Egintza arrazista? Ez horixe

Erabiltzailearen aurpegia Pello Atxukarro 2015ko mai. 20a, 18:57

Askatasuna eta pertsonen eskubideak defendatzen ditut, baina kasu hau arrazismo-egintza al da?

Sei hilabete daramatzat egunero tren honetan bidaiatuz, eta ezagutzen dut nola lan egiten duten RENFEko segurtasun agente hauek. Beti ikusi dut zuzenki, errespetuz jokatzen eta laguntzen ume-aulkia, maleta, bizikleta, etab. jaisten edo igotzen trenera. Aldiz, bi aukeratan bakarrik txartela eskatzen ikusi izan ditut, nabaria zen susmoren bat bazutela, eta hala gertatu zen gainera, bietan txartelik gabe. Beraz, arrazismoagatik edo beste kausa ez onargarri bategatik izango balitz, aukerarik ez zitzaien faltako, bidaiatzen dugunak asko baikara eta ez da falta desberdintasunik: kolore, adina, sexu, klase soziala, etab.

Segurtasun agenteekin hitz egin nuen kasuagatik interesa agertuz, azalpen guztiak eman zizkidaten eta dudan iritzia hobeagotu da bere profesionaltasuna erabatekoa dela erakutsi baitidate. Segurtasun agenteek -bere konpetentziaren barruan dago- txartela eskatu zioten pertsona honi berrerorlea delako portaera gizalegegabean eta honek hura erakusteari uko egin zion. Hemen konplikatzen da kontua.

Gaia auzitegietara iritsiko da salaketak izan direlako. Itxaron dezagun.

Segurtasun agenteentzako nire solidaritatea, nire errekonozimendua egiten duten lanagatik, eta nire esker ona gure segurtasuna zaintzen dutelako, eta, bide-batez, arrazoi berdinagatik: Ertzaina, Udaltzain, polizia, Guardia Zibila, etab-i.

Halaber udaletxe osorako nire kritika EH Bildu, EAJ eta PSE-Euskadiko Ezkerrari joan den ostiralaren kontzentrazioan parte hartzeagatik ontzat emanez egintza arrazista izan dela. EH Bildu jada badakigu horrelakotan zenen alde jartzen den –inauterietan urrunago joan gabe-, baina beste biek ere lagun honetan... Errazkerian eta bidegabean ez erortzeko serioago eta adoretsuagoa izan behar da.

Pello M. Atxukarro Agirrezabala

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!