Amets bat izan nuen, erabateko ametsa ez zena
Eguzki dizdiragarria desagertu egin zen
eta izarrak itzalduz zihoazen espazio zabalean
argirik ez eta noraezean, izoztutako lurra itsu,
biraka eta beltz ilargirik gabeko zeruan.
Lord Byron idazlearen Iluntasuna poemaren lehen bertsoak dira.
1816ko udan gertatutakoan oinarritu zen. Uda izan ez zen uda. Suitzan izan zen Byron zeru ilun eta lainotu baten pean eta tenperatura oso baju eta ezohikoekin. Istorio hau lehenago hasten da, eta Suitzatik oso urrun. 1815. Urtean Indonesian kokatutako Tambora sumendia lehertu egin zen. Lehen erupzioa apirilaren 5ean izan zen. Hain handia izan zen leherketa 1000 kilometrora entzun zela. Hain handiak izan ziren lehen leherketak Java irlan zeuden tropak mobilizatzen hasi zirela kainoikadak zirela pentsatuta.
Bigarren erupzioa are handiagoa izan zen. Apirilaren 10ean gertatu zen eta errauts eta ke zutabe ikaragarria sortu zuen, 40 kilometroko altuerakoa. Pentsa hegazkin komertzial batek 10 kilometrora egiten du hegan. Erupzioaren zarata Sumatraraiono iritsi zen, 2500 kilometro baino gehiagora entzun zen. Une batzuetan Tamborak 400 milioi material bolkaniko bota zituen segundoko, inguruko guztia deuseztuz. Kalkulatzen da 140.000 milioi arroka bolkaniko kilo bota zituela.
Erupzioaren ondorengo bi egunetan eguzkiaren argia blokeatu zuen 600 kilometroko radioan. Itsasoan 5 kilometroko diametroa zuten arroken irlak sortu ziren. Tambora sumendia 4300 metro izatetik 2851 metro neurtzera pasa zen. Garai modernoan izandako erupzio handiena izan zen. Pompeya deuseztu zuen vesuvioren erupzioa baino 8 bider handiagoa. 70000 pertsona baino gehiago hil ziren. 10000 bat batean eta gainerakoak gosete eta gaisitasunen ondorioz.
Ondorio gehiago izan ziren. Sumendiak jaurti zuen azufre kantitate handiagatik hurrengo uda desagertu zen aldaketa klimatikoa eman zen. 1816a ipar hemisferioan neurtutako urterik hotzena izan zen 1601. Urtetik. Leku batzuetan 20 graduko tenperatura jeitsierak eman ziren ordu gutxitan. Elurra egin zuen mexiko hegoaldean edota guatemalan. Europan, berriz tenperatura oso hotzak eta euri jasa handiak eman ziren. Uztak hondatu ziren, gosetea eta izurriteak nagusitu ziren.
Baina, sorkuntzan era berezian eragin zuen hondamendiak. Lord Byron inspiratu zuen bere poemetan. Mary Godwin eta John Polidori bere gonbidatuak ziren Suitzan, eta zegoen giroaren eraginez beldurrezko istorioak sortu zituzten, Frankestein, tartean. Ingalaterran, berriz, Turner margolariaren koadroek garai hartako paisai ezohikoa dute oinarrian.