Bakarkako Gipuzkoako txapelketak jokatu dituzte Zarautzen maiatzaren 12an.
Alebin mutiletan finalerako sailkatu ondoren, Eñaut Izagirre Tolosarra seigarren postuan eta Orats Carrasco Zizurkildarra zortzigarrenean sailkatu ziren esprint estu-estu batean, final berean aritu ziren Aitor Odriozola eta Aitor Amundarain.
Alebin mailako neskek ere lan bikaina osatu zuten, Eneritz Goikoetxea Anoetarra txapeldun orde bilakatu zen eta Ayala Serrano Larrauldarra zortzigarren postuan sailkatu zen.
Infantil mailako nesken lasterketa ere maila politekoa izan zen, proba honetan atzetik aurrera egin ondoren oso gutxi falta izan zuen Amaia Astarloa Tolosarrak, Viveros San Anton taldeko Garazi Bergara Zumaiarra aurreratzeko sprint luze eta polit batean. Bigarren postuan sailkatu zen Amaia Astarloa eta zortzigarren postuan Naroa Olano Hernialdeko txirrindularia izan zen.
Azken probaren emaitza ere bikaina izan genuen, Infantil mailako mutilek finalerako sailkatu ondoren, aurpegia eman zuten proba oso azkar batean, bosgarren postuan Urko Vidal Berastegiarra sailkatu zen oso gertu eta zortzigarren postuan Eneko Arocena Tolosarra zuela. Final honetan Jurgi Zubiria, Yon Mikel Artola, Nicolay Asensio, Cristian Labaien eta Bittor Arostegi taldekideak izan genituen.
Taldeko neskek Irungo Kolon pasealekuan izan ziren Gipuzkoako nesken arteko lasterketa batean. Alebin mailan, Eneritz Goikoetxea izan zen azkarrena lasterketa erdia bakar bakarrik ihes eginda ibili ondoren, garaipen bikaina lortuz.
Infantil mailan ere Tolosaldera etorri zen txapela, Amaia Astarloa azkarrena izan baitzen .
Maiatzaren 19an Anoetan Infantil mutilek garaipena lortu zuten Eneko Arocenaren eskutik, Urko Vidal bigarren izan zen.
Maiatzaren 26an, Urnietako proban, Alebin nesken artean bigarren izan zen Ayala Serrano, Infantil Nesketan Amaia Astarloa postu berdinean.
Mutilen artean garaipena Urko Vidalek lortu zuen, bigarren Eneko Arocena sailkatuz.
Infantil mailako taldekide batzuk hau izan zuten Euskadiko Txapelketa aurreko proba, hurrengo egunean Arrasaten ospatu ziren Euskadiko Errepide eta Ginkanako Txapelketa probak. Ibilbide gogor batean izan zuten errepideko proba taldeko partaideak, bertan; Yon Mikel Artola, Urko Vidal, Eneko Arocena, Amaia Astarloa , Irene Dravasa eta Naroa Olano izan ziren.
Lasterketa buru buruan izan zelarik itzuli guztietan, laugarren postu bikain bat lortu zuen Enekok eta Yon Mikel Artolak zazpigarren postua. Mutilen errepideko lanak amaitu ondoren nesken ordua izan zen, hauek hiru itzuli eman behar izan zituzten, pelotoi buruan igo zituen Amaiak aldapatxoak, esprinterako kokapena oso garrantzitsua zela ikusirik, lan eder horri esker, iaz Amurrion lortutako txapelketa ez zela kasualitate bat izan erakutsiz, esprint gogor bat egin ondoren, aurten ere txapelketa eskuratu zuen.
Arrasateko antolatzaileek bi Ginkana zirkuitu prestatu zituzten, batean mutilek eta bestean neskek parte hartzeko. Mutilen zirkuituan azkarren eta hobekien egin zuena Eneko Arocena izan genuen, Euskadiko Txapeldun bilakatuz.
Beraz Arrasatetik lan ezin hobea eginda itzuli ziren Oriako-Limousingo neska mutilak, jokoan ziren lau txapeletatik bi jantzi baitzituzten.
Eskerrak eman Oriako Txirrindulari eskolatik, denboraldi honetan, eguraldi txarra eta argi ordu gutxi izan ditugunean ginkana ariketak egiteko eta gaztetxoekin elkartzeko gunea utzi diguzun HORRI, txapel eta emaitza bikain hauen partea zurea da eta.