Amaia Astarloa infantila Euskadiko txapeldun geratu da

Oriako Limousin taldeko txirrindulariek emaitza bikainak lortu dituzte asteburuan; larunbatean, Anoetan korritu zuten eta igandean Amurrion nahiz Lezon.

Oriako Limousin txirrindulari taldearentzat pasa den asteburua oparoa izan zen. Igande goizean hiru taldekide Euskadiko Txapelketa korritzen izan ziren Amurrion: Amaia Astarloa, Naroa Olano eta Unax Marotias. Zirkuitu gogorra izan zuten parte hartzaileek, 2,4 km luzerako, aldapatxo eta kurba itxiz osatua. Unax Marotiasek lasterketa bikaina burutu zuen, baina bi itzuliren faltan, lasterketa buru-buruan zelarik proba ezin izan zuen amaitu matxura bat medio. Nesken artean garaipena Amaia Astarloak lortu zuen esprint gogor bat jokatu ondoren. Naroa Olanok ere lasterketa bikaina egin zuen.

Egun berean kadete mailako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Lezon. Lasterketan zihoaztela, ibilbide okerretik sartu ziren txirrindulariak, eta nahastuta ibili ziren neska-mutilak. Baldintza horietan azkarrena Naia Amondarain Oriako Limousineko txirrindularia izan zen nesketan.

Mutiletan, berriz, Oriakoko Julen Dorronsorok bigarren postua eskuratu zuen.

ANOETAKO EMAITZAK

Larunbat arratsaldez, Oriakoko gaztetxoenak Anoetako kaleetan zehar ibili ziren. Alebin mailan emaitza bikainak lortu zituzten. Nesketan azkarrena Irene Dravasa tolosarra izan zen, eta bigarren postua Uxue Nazabal irurarrarentzat suertatu zen, hau ere Oriako Limousin taldeko txirrindularia. Mutikoen artean Andoaingo taldeko Igoin Pikabea izan zen probaren garailea, bigarren postuan Xanet Mendizabal Ampo taldekoa sailkatu zelarik. Hauekin batera esprint estu batean hirugarren Urko Vidal Oriako Limousin taldeko berastegiarra izan zen.

Infantil mailako neska-mutilek ere Anoetan izan ziren. Lasterketa azkar batean, Oriakoko Iker Iribar izan zen garailea. Ibartarraren ondoren, Ampo taldeko Markel Galparsoro sailkatu zen, eta hirugarren postuan Oriakoko Arkaitz Garmendia berastegiarra. Nesken artean azkerrena Amaia Astarloa Limousin taldekokoa izan zen, eta bigarren tokian Ampo taldeko Lur Zufiria sailkatu zen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!