'Etxeondo - 11 Tontor - Abraham Olano' jaio da

Erabiltzailearen aurpegia Oriako Txirrindulari Eskola 2016ko otsailaren 26a

Bi aldiz munduko txapeldun izan zen Abraham Olanok, Oriako Txirrindulari Eskolak eta Etxeondo enpresak bat egin dute Euskadiko martxarik gogorrena eta ikusgarriena antolatzeko. Ekainaren 4an izango da hitzordua

Abrahamek proposaturiko ibilbideak 200 kilometro eta 4000 metroko desnibela izango ditu eta bihurgunez beteriko Gipuzkoako errepideak zeharkatuko ditu, hain bereziak diren paisaia berdeak protagonista bihurtu eta gozatzeko aukera izango dugu ibilbidea osatzen duten 11 TONTORRAK zeharkatuz.

Tolosako herria izango da abiapuntu eta helmuga, lehen kilometroak neutralizatuta burutuko dira ETXEONDO-ren egoitzaraino eta bertan emango zaio hasiera ofiziala. Lehen mendateak pasa ostean, itsasertzera hurbilduko gara eta kilometro batzuetan zehar Kantauri itsasoaren alboan ibiltzeko aukera hobezina izango dugu. Ondoren, berriro barnealderantz joko dugu eta errepide gorabeheratsu batean eragingo diegu pedalei, inguruan hain ohikoak diren mendateetan barrena.

Bestalde, aurreratu dezakegu dagoeneko, martxarako espresuki egindako Etxeondo maillot ofizial bat izango dela eta parte-hartzaileek maillot hau izan beharko dutela soinean. Hortaz gain, izango da 92 kilometro, 1600 metroko desnibela eta 3 TONTORREKO ibilbide laburrago bat.

Datozen egunetan, berri gehiago zabalduko ditugu, oraingoz, zuen egutegietan, ekainaren 4a erreserbatu. (500 partehartzailetako muga bat ezarriko da)

Etxeondo, Oriako Tx.E.,Abraham Olano eta 11 TONTOR-ekin hitzordu garrantzitsu bat daukazue!

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!