Erosketa egitean, dendako txartela bete besterik ez da egin behar zozketan parte hartzeko. Ekainaren 6an jakinaraziko dute zein den irabazlea.
Villabonako Oria merkatari elkarteak urtero bezala Erosi hemen eta zoaz Parisera kanpaina abiatu du ekainaren 3ra arte. Parisera bidaia bat eta bidaian gastatzeko 150 euro zozkatuko dira elkarteko dendetan egindako erosketen artean.
Erosketa egitean, dendako txartela bete besterik ez da egin behar zozketan parte hartzeko. Ekainaren 6an jakinaraziko dute zein den irabazlea.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?