EROSI HEMEN ETA JOAN ZAITEZ PARISERA

Erabiltzailearen aurpegia Oria Merkatarien Elkartea, Villabona-Zizurkil 2017ko maiatzaren 5a

Villabonako ORIA Merkatarien Elkartetik, urtero moduan EROSI HEMEN ETA ZOAZ PARISERA jarri dugu abian maiatzaren 2tik ekainaren 3ra. Azken urteetan egiten dugun moduan, Pariserako bidaia bat eta bidaian gastatzeko 150€ko txekea zozkatuko dugu gure dendetan egindako erosketen artean. Horretarako, erosketa egitean, dendako boletoa bete besterik ez da egin behar. Eta zorte pixka batekin, ekainaren 6ko zozketako irabazlea izan zaitezke!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!