Oroimena lauso izanagatik ere, ustez halaxe egin zuen iltzatuta geratu zitzaidan huraxe bota zuenean ere. Maitasuna «ooooso» polita zela, munduko sentipenik politena.
Nola ez, berehala hasi ginen erdi kexu eta purrustaka, hormonek behar baino gehiago agintzen baitziguten, eta ordurako hasiak baikinen lehen edo bigarren (des)amodio kontuak gure larruan bizitzen. Esango nuke klasekide guztiok guztiz sinetsita geundela bigarren zatia falta zuela esaldi hark. Irakasleak ezetz, erabat konbentzituta zioen maitasunak alderdi txarrena erakutsita ere, bizirik sentiarazten zaituela, ezer gutxik lortzen duela hori, baina orduan ez garela balioesteko kapaz, gure atsekabe eta bihotz-minean.
«Eta zer diren gauzak, oraingoan ere denboraren joanak erakutsi dit maistra azti hura ez zebilela hain oker: maitasuna ederra da, gozo eta gazian»
Uste dut uda hartan maitemindu nintzela lehenengoz. Eta zer diren gauzak, oraingoan ere denboraren joanak erakutsi dit maistra azti hura ez zebilela hain oker: maitasuna ederra da, gozo eta gazian.