Maitasun gehiago, mesedez

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Peñagarikano Irazusta 2018ko azaroaren 4a

Iritsi al gara? Litekeena da. Ezin da ukatu denbora luzez borrokatu duguna, baina hemen ditugu gure gazteak, bakean amesten dutela.

Beldurrik gabe ari dira oihuka, esker oneko, zainetan odol-nahasketa izateaz harro. Kostakoak barnekaldekoekin; txinatarrak japoniarrekin; euskaldunak espainiarrekin, edo afrikarrekin, edo arabiarrrekin, kataluniarrekin...

Maitasun ezinezko betidanikoak, zeintzuk gure arbasoek ondo asko babestu eta loratu zituzten.

Eta gaur hemen gaude, askatasun bila, munduari nola esan asmatu ezinik serio demonio edo ardo artean iji eta aja , mugak ezetz, zubiak direla eraiki behar direnak.

Maitasun gehiago, mesedez.

Ez du azalpen handirik behar. Aitor dezadan, ez dira nireak hitzok. Lima hiriburuko jatetxe batean topatu nuen idazkia mahai erdian pausaturik, gaztelania dotorean, eta sinadurak jatetxearen izen bera zekarren. Jatorrizko testuak andinoak eta limeñoak aipatzen zituen euskaldunen ordez, baina begi kliska batean ohartu nintzen mezua unibertsala zela. Gure gazteak ere hango gazteak dira; eurak ere beldur eta amets berak dituzte.

Lurralde hark utzitako azken oparia izan zen. Ba hori, ez dakit iritsi garen, baina ez zaigu gaizki etorriko maitasun gehiago.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!