Erraz esaten da, baina jende askoren lana dago urte horien guztien atzean.
Aurten gainera, eskaintza nagusienetakoa musika izango dela azpimarratu dute antolatzaileek, hainbat estilotako talde eta bakarlariak egongo direlako.
Aipatu, etxeko txikientzat ere eskaintza zabala eskainiko duela.
Plan polita izaten da urteroko hau, nire kasuan behintzat. Goizean nobedadeez gozatu, liburu eta disko interesgarriak usaindu, ikusi, erosi…, ondoren Ahotsenera sartu, taldeen kontzertuak entzun, tartean antzerkiren bat badago hori ikusi, eta azkenik Durangoko alde zaharrean poteatzen ibili.
Beraz, euskaltzale guztiak animatu nahi ditut hutsik egin gabe Durangora joatera, merezi duelako, merezi dugulako!