Zergatik ez beste 20 urte???

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Etxeberria 2013ko urriaren 25a

10,5,4,3… Grabatzen!!! Horrela hasten da Goenkale telesaileko eguneroko lana. Erraz esaten da, baina hogei urte pasa dira lehenengoko aldiz Maria Luisa, Joxe Mari, Martin… gure etxeko pantailetan agertu zirenetik, ordutik hona aktore ezagun asko eta asko pasa dira. Gogoratzen naiz estreinaldi egun hartaz, amona Kattalinen pausoak ikusten ziren txuri beltzean, eta jarraian, haur baten kotxetxoa portuan uretara erortzen.

Aktoreez gain, gai asko eta ezberdinak  landu dira Goenkalen. Azkenaldian, ordea, gaur egun puri-purian dauden egoera asko ikusteko aukera izan da: haur lapurtuen kasua, etxe-husteena, langabeziarena, injustizia sozialarena…

Ze formula erabiltzen du telesail honek, hainbeste urtean hor egoteko? Askorentzat aspergarria, zatarra den arren beste askorentzat dibertigarria, atsegina da.

Gustu kontuak alde batera utzita, aipatu behar da euskararen erabilpen egokia. Asko zaintzen den gai bat da. Euskal Herrian dauden euskalki ezberdinak entzuteko aukera ematen du, baita hitanoa ere, telebistako saio  gutxitan ez bezala.  Aurrekoan lagun batek komentatzen zidan, euskaltegiko irakaslea bera, euskaldun berriei telesaila jartzen ziela, belarria egiten, hizkuntzaren gora beheretara ohitzen eta ikasten joateko.

Nik uste euskara aldetik eredu ona dela eta edozein bultzatu behar dela ikustera, baina bereziki euskaldun berrientzat dela komenigarria. Ikasteaz aparte entretenitu egingo dira, eta gaur egun, ez da gutxi, prezio berean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!