Oinkari Dantza Eskolaren ikasturte amaierako emanaldia

Erabiltzailearen aurpegia Oinkari Dantza Taldea 2021ko abu. 1a, 19:58

Oinkari Dantza Eskolak ikasturte amaierako emanaldia bideo bidez prestatu du, eta ikusgai jarri du sarean.

Ikasturte amaierako emanaldia ezin izan du ohiko moduan eskaini Oinkari Dantza Taldeak, eta Amasa-Villabonako toki esanguratsuenetan grabatu dituzte ikasturtean zehar landutako dantzak. Bada, bideo proiekzioa atzo eskaini behar zuten Errebote plazan, baina, euriagatik bertan behera geratu zen saioa, eta euren Youtubeko kanalean eskaini zuten.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!