Datorren ikasturteko dantza ikastaroetan izen emateko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Oinkari Dantza Taldea

Uztailaren 31 bitarteko epea izango dute interesatuek datorren ikasturteko ikastaroetan izen emateko.

Villabonako Oinkari dantza taldeak 2016-2017 ikasturterako izen-ematearen deialdia egin du. Uztailaren 31ra bitartean egongo da izena eman eta matrikula ordaintzeko aukera. Aurtengoan, hainbat bidetatik egin ahal izango da izen-ematea; era batera edo bestera, ordea, ondorengo datu hauek bete beharko dira: dantzariaren izena, bi abizenak, jaioteguna, telefonoa, helbidea, herria eta sexua. 

Datu horiek behar bezala adierazita, harremanak@oinkari.eus helbidera bidali daitezke. Bestela, goizez 09:00etatik 12:00etara 660 13 93 80 telefono zenbakira deituta egin daiteke izen ematea, edo zenbaki horretara bertara WhatsApp mezu bat bidalita. Txermingo ikastolako ganbaran bulegoa ireki du OInkarik eta ostiraletan, 19:00etatik 20:30ra bertara gerturatuz ere apuntatu liteke ikastaroetan.

Izen-ematearekin batera, transferentzia bidez, 20 euroko matrikula ordaindu beharko da. Tarifa, ordutegien eta matrikulazioaren inguruko informazio zabalagoa dago www.oinkari.eus web gunean, ikastaroak atalean klikatuta. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!