Oinkari, mutil bila

Erabiltzailearen aurpegia Oinkari Dantza Taldea

Oinkari Dantza Taldea mutil bila dabil. Taldea indartzeko asmoz kanpaina berezia jarri du martxan, gaztetxo eta helduen artean.

Bi entsegu burutuko dira astean:

-       Asteartea: dantza garaikidea (Irakasleak: Noemi Viana eta Eneko Gil)

-       Ostirala: Euskal dantza tradizionala (Irakasleak: Eneko Arteaga eta Lourdes Esnaola)

Indartu nahi diren taldeak:

-       Gaztetxoen taldea (2001-2004. urtean jaioak): entseguak Astearte (18:00-19:00) eta Ostiraletan (17:15-19:00)

-       Helduen taldea (1980-2000. urtean jaioak): entseguak Astearte (20:00-22:00) eta Ostiraletan (19:00-21:00)

Interesatuak deitu 660139380 telefonora edo e-mail bat bidali harremanak@oinkari.net helbidera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!