Erromeri Egunean Afari Herrikoia: Bildotsa burruntzian

Erabiltzailearen aurpegia Oinkari Dantza Taldea 2014ko uztailaren 23a

Urtero bezela Uztailak 26 larunbatez ERROMERI EGUNA ospatuko da Santio Jaietan. Bertan besteak beste sagardo dastaketa, pintxoak, txaranga, bertsolariak, trikitilariak, etab… izango ditugu.

Hala ere ez du aurten ere huts egingo Afari Herrikoiak. Urtero bezela “bildotsa burruntzian” izango da plater nagusia eta jada tiketak salgai dituzue ondoko saltokietan 25 €-ren truke:

Amasa Okindegia, Larrea Okindegia, Iru Aldeta, Itzalpe eta Obaba tabernan.

Afari eder bat lagunartean egitera gonbidatzen zaituztegu.

Animatu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!