ETB 2 euskaraz?

Erabiltzailearen aurpegia Oier Urkola 2017ko azaroaren 19a

Kataluniara joatea hain modan dagoen garai hauetan, herrialde katalanetako lagun bat etorri zitzaigun bisitan aurrekoan. Hau eta hura, berriketan ari ginela, telebista publikoek herrialde ezberdinetan izaten duten eraginaz hasi zitzaigun. Esan zigun, Euskal Herrira etorri zen lehen alditik, ulergaitza egiten zaiola euskal telebistako bigarren katean euskarak duen presentzia eskasa.

Gu, gure burua zuritu nahian edo, esplikazioak ematen hasi ginen baina laguna ez genuen asebetetzen. Komunikabide publikoa izanik, beraien herrian horrelako zerbait pentsaezina dela azpimarratu zuen, eta gaineratu zigun, gure jarrera ere nahiko adierazgarria dela diskriminazio positiboa zenbateraino barneratua dugun ikusteko.

Bazterretako ahotsak erdigunean jartzea, hitzetatik ekintzetara pasatzea dela gogorarazi zigun eta hizkuntza zapaltzaileen ondoan euskara lehen lerroan jarri nahi badugu hobe dugula enbidoak handira jotzen hasi eta negar egiteari utzi. Ingurukoei begira egon da ez dela zerutik ezer etorriko esanez bukatu zuen eta ahalduntzeko egiazko euskaldunak, inoiz jaikiko bagara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!