Zelatun eta zelatan

Erabiltzailearen aurpegia

Garai bateko gerra historiak kontatu izan dizkigutenetan askotan aipatu izan dizkigute Hernio eta bere inguruetako batailak.

Zelatan izaten omen ziren Zelatunen eta Herniora erne igotzen omen ziren, ez dakit egia izango den baina horrela entzun izan diegu gure inguruan bizi diren helduenei.

Egia dena zera da, urtea joan eta urtea etorri, eguraldia lagun, jendetza elkartzen dela Hernioren magalean antolatzen duten erromerian. San Joan txiki egunean hasi eta iraileko igande guztietan izan ohi da jaia Hernioren magalean, gazte eta heldu, jende mordoa da Gipuzkoako bihotzera txango egiteko hautua egiten duena.

Hernialde, Alkiza, Iturriotz, Errezil, Bidania… edozein izan liteke txangoren abiapuntua eta Euskal Herri guztitik joaten badira ere, Urolatarrekin batera gure eskualdeko jendea da joateko ohitura handiena duena.

Asteburuan aukera asko dauzkagu, baina inoiz izan ez denak aukera polita du igande honetan baita aurtengo azkeneko zita, aprobetxatu.

Tolosaldeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jasotzea nahi duzu?

Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!