Berastegiko ingelesa!

Erabiltzailearen aurpegia Oier Urkola 2017ko api. 9a, 19:45

Korrika gure eskualdera iritsi den honetan, hizkuntza ezberdinak menperatzearen abantailaz ari ginela, Berastegira iritsi zen mendizalearen pasartea kontatu zigun lehengoan gure lagun batek.

Behinola, erromesaldi batean edo, Berastegiko bidegurutze batera iritsi omen zen mendizale ingeles hau. Nora jo jakin ez, eta herri-bidearen ondoan hesia egiten ari ziren bi herritarrei galdetzea otu omen zitzaion.

Hasi omen zen ingelesez eta Berastegiko bi lagunak piperrik ere ez omen zien ulertu. Hurrengo ekinaldian frantsesez hasi omen zen eta berdina, tutik ulertzen ez. Alemanez ere hasi omen zen baina lanean ari ziren bi lagunek ez zioten ezer ulertzen.

Hala behintzat, etsi du mendizale ingeles honek eta han jarraitu omen zuen bidean aurrera. Berastegiarrak, elkar begiratu eta hala esan omen zien elkarri:

-Hizkuntzak jakite hori gauza ederra izango duk, eh?

-Bada, begira ezak honi zertarako balio izan dion!

Gaurko berastegiarrak eleaniztunak izango dira akaso, baino lehengokoek latina zekiten, latina!

Egin dezagun topa egunero irribarrea euskaraz egiten dugunon izenean!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!