Gure lagunaren oporrak!

Erabiltzailearen aurpegia Oier Urkola 2016ko urriaren 9a

Gure herrian bada ingurukoei adarra jo beste zereginik ez duen artista bat. Berak kontatzen duenez ez da inoiz Euskal Herritik atera.

Gezur galantak esaten baditu ere badaki tarteka egia txikiak botatzen. Lehengoan, lagun artean berriketan ari ginela ederra esan zion Marokora oporretara doan lagunari:

«Marokoraino al zoazte? Lasai, ondo ibiliko zarete, oraindik ez dut inor ezagutu kanpora joan eta gaizki ibili dela esan didanik. Oporretatik itzultzen zareten guztiok gauza bera errepikatzen didazue behin eta berriz:

Bai, bai, pixka bat deskonektatzeko 15 bat egun kanpora joan beharra dago!

Bertakoak? Oso jatorrak, gurekin behintzat oso ondo portatu dira.

Beste herrialdeetara joan beharra dago hemen zein ondo bizi garen jakiteko!

Otorduak? Bueno, gaizki ez dugu jan baina Euskal Herrian bezala ez dugu inon jaten!

Azkenerako etxera itzultzeko gogoa ere izaten da».

Ez dakigu oporretatik itzulitakoan zer kontatuko digun baina hurrengoan Marokora doan laguna eta Euskal Herritik inoiz irten gabeko laguna oporretara elkarrekin bidaliko genituela hitz eman genuen, ea zer kontatzen diguten!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!