Pokemon go!

Erabiltzailearen aurpegia Oier Urkola 2016ko uztailaren 24a

Udara beti izan da kalera irten eta lagun artean egonaldi eta ibilaldi ederrak egiteko garaia. Batzuk mendialdera joanda ibiltzen dira gustura, besteak berriz, hondartzan gozatzen dute; denetatik dago eta denetarako dago.

Hondartzara, mendira, parrandara edo lanera joan beti aurkituko duzu pokemon bat harrapatu nahian alde batera edo bestera dabilen lagunen bat. Bestela esanda, ordu gutxitan Central Park kolapsatu zuen joko horretan dabilen lagunen batekin elkartuko zara. Gure herrira ere azaldu dira eta izatez ez dira pertsona arriskutsuak baina bera aurkitu nahian dabilen pokemona zure inguruan baldin bada hobe duzu bakean utzi bestela arazoak izan ditzakezu.

Jokoarekin txorakeriak egiten eta jolasean dabilenak ez nau kezkatzen baina jokoan jokatzen ari denak badu zer pentsatua, zer martxa honetan jateko eskean ari denaren gainean pokemon bat azalduz bera jo eta kentzeko prest legoke.

Joko guztiak bezala alde onak eta txarrak ditu honek ere. Pentsa, lehen aulkitik altxatzeko komeriak zituen laguna ere Uzturreraino joan liteke Uzturreko gurutzean pokemonen bat dagoela baldin badaki. Ona edo txarra ez dakit baina iraultzailea bada behintzat! Urte amaieran joko honetan inor baldin badabil hitz egingo dugu.

Gozatu udaran eta aprobetxatu itzala!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!