Pribilegioak

Erabiltzailearen aurpegia Oier Urkola 2016ko ekainaren 12a

Azken hilabete honetan Tolosako gazteek ekintza ugari egin dituzte gai ezberdinak mahai gainera ateratzeko.

Ekintza ezagunenak maiatzaren 1ean multinazionalen aurka eta aurreko astean emakumeei sarrera debekatzen dien elkarteen aurka egindako pintaketak izan dira.

Lehenengoak ez zuen haize asko harrotu. Multinazionalei egiten dizkien pintadek ez digute guri eragiten eta gainera, guztiok dakigu multinazionalak zein gaiztoak diren. Baina zenbait elkartetan egindako pintaketan hautsak harrotu dituzte. Bai, bai, pintaketak egokiak diren ala ez eztabaidatzen ari gara, hizpidea elkarteek emakumeekiko duten jarrerak behar lukeenean.

Pribilegioen inguruan ari gara. Hau ez da elkarte baten edo bestearen kontua (bueno bai, hori ere bada), gizonok gune ezberdinetan gizon jaiotzeagatik ditugun pribilegioez ari gara eta horiei muzin egiteko dugun borondateaz. Sanchez Gordillok dioen bezala: «dena da politika eta dena da aukera. Neutroa izatea konplize izatea da».

Ez daukanak ongi daki edukitzea zein den ona eta sukaldean lanean aritu edo ez aritu erabakitzeak ez luke pribilegioa izan behar aukera behar luke.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!